SHORT TERM 12 (2013)

Short Term 12

Victoria Eugenia Antzokia

Ikusi Google Maps-en

Larunbata, 2014(e)ko apirilak 05 / 16:30

4,20 € (Sarreren salmenta)

Sexu-abusuak haurtzaroan

AEB. Zuzendaritza: Destin Daniel Cretton. Ekoizpena: Maren Olson, Asher Goldstein, Joshua Astrachan, Ron Najor / Traction Media, Animal Kingdom. Gidoia: Destin Daniel Cretton. Argazkia: Brett Pawlak. Musika: Joen P. West. Muntaketa: Nat Sanders. Aktoreak: Brie Larson, John Gallagher, Jr., Kaitlyn Dever, Rami Malek, Keith Stanfield. Iraupena: 96 min

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Gracek ikuskatzaile gisa lan egiten du egoera ahulean dauden nerabeentzako harrera-zentro batean. Izugarri atsegin du bere lana eta gazteen zainketan murgiltzen da erabat batzuetan bere iragan ilunaren aurka borroka egin behar badu ere. Jayden nerabea zentrora iristean, haurtzarotik herrestan daramatzan arazoei bizkar ematen jarraitzea ezinezkoa dela ohartuko da Grace. Bere bizitza pribatuaren eta lan-bizitzaren arteko oreka hauskorra arriskuan egongo da eta Gracek muturreraino eramaten duen krisia –baina, aldi berean, ustekabeko umore eta itxaropen izpiak ekartzen dizkiona– gainditzeko modua aurkitu beharko du.

2026 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea