Merel 13 urteko neskatila da, ikasle arduratsua, eta gurasoekin zein anaia gaztearekin bizi da. Anaiak akats fisiko larria dauka eta Merelek maitasun handiz zaintzen du. Aldiz, Merel ez da bere adinerako beharko lukeen neskatila alaia: zergatik ez dakiela, ikaskideen talde batek jazarri egiten du etengabe, ez dute bakean uzten, eta bere bizitza infernu moduko bat bihurtu dute. Bere egoerak txarrera egin ahala, Merel familiatik urruntzen hasi da, gertatzen zaiona kontatzeko gai ez dela eta. Bulluyingak gogorragoa egiten du, eta bide txarretik eramaten du. Eromen hori gainditzeko, Merel heldu egin beharko da, eta etorkizunean nolako neska izan nahi duen erabaki.
| Urtea: | 2004 |
|---|---|
| Jatorria: | Holanda |
| Zuzendaritza: | Mijke de Jong |
| Ekoizpena: | Hans de Weers, Hans de Wolf / Egmond Film & Television |
| Gidoia: | Helena van der Meulen |
| Fotografía: | Goert Giltay |
| Musika: | Harry de Wit |
| Muntaketa: | Dorith Vinke |
| Actores: | Elske Rotteveel, Kees Scholten, Elsie de Brauw, Jaap Spijkers |
| Iraupena: | 90 min. |
| Kontaktua: | Tinko |
| Tfno: | 943 31 00 36 |
| Email: | [email protected] |
| Web: | www.tinkoeuskara.org |