GIB proba egiteak, besterik gabe, galdera ugari pizten ditu eta dokumental hau galdera horietako asko azaltzen saiatzen da testigantza errealen ahotik. Prebentzioa, diagnostiko goiztiarra, tratamenduak, albo-ondorioak, lipodistrofia, GIBarekin bizitzea eta etorkizun hobeagoan jarritako itxaropena azpimarratuz baina lehenaldia ahaztu gabe, ordea. Etorkizunerako itxaropenik ez zegoen lehenaldia, baina oso bestelako orainarekin, tratamendu aukerekin, bizitzaz beteta, jendeak egun bakoitzari aurre egiten dion bizitza izanik.
Filmaren zuzendariaren hitzetan: “Espainian, GIBaren oraingo egoera ezezagun zaigu zeharo. Elige siempre cara-n argi pittin bat jarri nahi izan diogu errealitate horri. Kalkuluen arabera, orain 120.000-150.000 espainiarri eragiten dien errealitatea. Hemendik, merezitako errekonozimendu soziala jasotzea nahi dugu, gorputz eta arima aritzeagatik”.
2010 Espainia