EL TREN DE LA MEMORIA (2004)
Hirurogeiko urteetan, bi milioi espainol atera ziren sorlekutik, beharrak bultzatuta. Helburua: Europa iparraldeko herrialdeak, hala nola Alemania, Suitza, Holanda. Erdiak klandestinoak dira, lan kontraturik gabe abiatuta. Ehunetik laurogei analfabetoak dira. Asko eta asko hilabete batzuetarako joan eta hogeita hamar urte geratu ziren. Josefina emakume haietako bat izan zen. Hemezortzi urte zituela, ikasketarik ia batere gaberik, beharrak bultzaturik, bere herritik lehen aldiz atera eta, helmugan patuak zer eskainiko zion ongi ez bazekien ere, etorkinentzako tren berezietako batean, Nürembergera joan zen, berearekin zerikusirik ez zuen herrialde batera. Bera eta bidelagunak nekazal girotik irten eta berrogeita zortzi orduren buruan mundu langile eta industrialean bete-betean sartu ziren. Atzeko atetik, sartu ere.
Espainia
Zuzendaritza: Marta Arribas, Ana Pérez
Ekoizpena: Santiago García de Leániz, Teresa Fernández Cuesta / La Iguana, Oasis P.C.
Gidoia: Marta Arribas, Ana Pérez
Argazkia: Antonio González
Musika: Tao Gutiérrez
Muntaketa: Ángel Hernández Zoido
Iraupena: 116 min.
Kontaktua: Alta Classics
Tf: 91 542 27 02
[email protected]
www.altafilms.com