Zinea eta giza eskubideen iv. Topaketak.

EMIGRAZIOA

Migrazioa berezko zaio gizakiari. Mendeetan zehar, etengabe, gizonak eta emakumeak beste eskualdetara lekualdatu izan dira hainbat arrazoirengatik: bizimodu hobearen bila, arriskutik ihesi, aukera bat ez galtzearren… Eta hala jarraitzen dugu.

Gizateria mestizai handia da. Ez dago historian zehar emigratu ez duen edo emigranteak jaso ez dituen herririk. Gaurko herri abegikorrak lehengo emigrante herriak dira.

Denen egitekoa da, baliabide gehiago dituzten herriek bultzaturik, gero eta pertsona gutxiago izatea, txirotasuna, guda edo jazarpena dela-eta, sorlekua utzi beharra daukatenak. Beharrezko migrazioak bertan behera geratu behar luke, eta haren ordez topaketa, elkar ezagutza bilatu behar litzateke, hauexek baitira migrazio fenomenoen ondoriorik aberasgarrienak.