Zinea eta giza eskubideen iv. Topaketak.

HERIOTZA-ZIGORRA

Amnistia Internazionalak dioenez, heriotza-zigorra oraindik 68 herrialdetan aplikatzen da. 2005ean  22 herrialdetan 2.148 pertsona (adin txikikoak eta gaixo mentalak barne) exekutatuak izan ziren. Exekuzioen ia % 80a Txinan gertatu ziren, baina herrialde honetako kopurua handiagoa dela uste da. Txina, Iran, Saudi Arabia eta Estatu Batuak munduko exekuzioen %94aren erantzuleak dira.

Dela mendeku hutsa, dela disuasio totalitarioa, nekez ikus liteke heriotza-zigorrean justizia ezarpenaren idealaren perbertsioaz besterik,.

Hain zuzen, heriotza-zigorra eskubiderik behinena, bizitzekoa, urratzeko era planifikatua da, legeak berak aurreikusten dituen aringarri bakar bat ere ez duela.