Zinea eta giza eskubideen iv. Topaketak.

ARRAZAKERIA ETA XENOFOBIA

Historiako sarraski arrazista eta xenofoborik okerrenetakoak XX. mendean gertatu dira, baina mende berean sortu zen eskubide zibilen aldeko mugimendua, Estatu Batuetan arrazagatiko segregazioa bukarazi zuena, edo Hego Afrikako apartheid-a ezabatu zuena. Desberdinkeriak eta intolerantzia oinarritzen dituen arrazaren kontzeptua bera ere zaharkitua geratzeko aurrerabide handiak egin dira.

Baina, 1948ko Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak (“Pertsona orok eskubide eta askatasun berberak ditu [...] arrazaren edo larruazalaren kolorea zeinahi dela ere”)gerora etorriko ziren lorpenak plano teoriko eta juridikoan aurreratu zituen arren, ezdago zalantzarik ere oraindik tarte luzea geratzen dela aurreiritzi arrazista eta xenofoboak guztiz erauzteko; horra, adibidez, etorkinek jende askorengan eragiten duten susmo txarra. Mundua beti izan da mestizoa, baina jendeen mestizaia gero eta nabarmenagoa denez, baliteke denon zeregina behar lukeena burutzeko hurbilago egotea.