SENDEROS DE GLORIA (Paths of Glory, 1957)
Maisulan gupidagabe eta argigarria, Stanley Kubrick-ek zuzendutako laugarren filma, zinemaren historian gerren aurkako eta militarismoaren aurkakoenetan aurkakoenetakoa, zazpigarren artea omen denak guduen erokeriak jorratzeko saioetan ezinbesteko mugarria, newyorkar zinemagileak Jim Thompson eleberrigilearen laguntzaz burutu zuena. 1916ko Frantzian, Lehen Mundu Gerraren baitan, jeneral frantsesek agindu diote Dax koronelari alemanen gotorleku menperaezinari eraso egin diezaion. Misio suizida da, suizida denez, hasi orduko porrota dakarrena. Erasoak huts egiten du, beraz. Beren buruak zuritu nahian, jeneralek hiru soldadu koldarkeriaz eta emandako agindua bete ez izanaz salatu eta atxilotzeko agintzen dute. Dax, haien abokatu defendatzaile izendaturik, berehala konturatuko da miraria litzatekeela exekuzio-pelotoitik salbatzea.
Estatu Batuak
Zuzendaritza: Stanley Kubrick
Ekoizpena: James B. Harris, Stanley Kubrick, Kirk Douglas / Harris-Kubrick Productions, Bryna Productions
Gidoia: Stanley Kubrick, Jim Thompson, Calder Willingham
Argazkia: Georg Krause
Musika: Gerald Fried
Muntaketa: Eva Kroll
Aktoreak: Kirk Douglas, Ralph Meeker, Adolphe Menjou, George Macready, Wayne Morris
Iraupena: 87 min.
Kontaktua: Cooper Films
Tf: 93 213 03 13
[email protected]