TO DIE IN JERUSALEM (2007)
17 urteko Rachel Levy neska israeldarra emakumezko palestinar terrorista suizida batek hil zuela bost urte igaro arren, amak, Avigailek, ez du harrez geroztik bakerik batere aurkitu. Rachelen hiltzailea Ayat al-Akhras izan zen, 17 urteko ikaslea bera ere, errefuxiatu eremu batean bizi zena. Halabeharrez, neska biek antz handia zuten. Heriotza bien inpaktuak gertatu bezain gogor irauten du gaur. To Die in Jerusalem filmak, bi familien esperientzien eta Avigailen erantzun bila egindako ibilbidearen bitartez, palestinarren eta israeldarren arteko gatazka aztertzen du: elkarrekiko samina -kulturen arteko distantzia eta heriotzaren inguruko pertzepzioaren aldea handia izanagatik- eta noizbait bakea iritsiko den itxaropena, azkenik. Hildako bi nesken amen elkar topaketa da, ezbairik gabe, filmaren unerik hunkigarriena.
Israel-Estatu Batuak
Zuzendaritza: Hilla Medalia
Ekoizpena: Hilla Medalia, John Priddy,
Ed Priddy / EJH Production
Gidoia: Hilla Medalia
Argazkia: Ram Shetreet, Ramez Kazmouz
Musika: Issar Shulman
Muntaketa: Geof Bartz, Shlomi Shalom
Iraupena: 97 min.
Kontaktua: EJH Production
Tf.: 208 955 76 02
info@ todieinjerusalem.com
www.todieinjerusalem.com