Zinea eta giza eskubideen iv. Topaketak.
WABAN-AKI. PEOPLE FROM WHERE THE SUN RISES

WABAN-AKI. PEOPLE FROM WHERE THE SUN RISES (2006)

Yvonne M'Sadoques kulunkaulkian kulunkatzen ari da. Mende luzea darama bizitzen Odanak-eko abenaki komunitatean. Badu zer kontatua: “Apaiza etxean sartu zitzaigun eta dantza egiteari uzteko agindu zigun. Infernura joango ginela esan zigun. [Atseden hartu du, begiei distira pikaroa dariela]. Baina, badakizu? Egia esan, nik ez dut infernuan sinesten, eta zuk? M'Sadoques Odanak-eko alaba harro batekin ari da hizketan, alegia, Alanis Obomsawin Kanadako dokumental egilerik itzaltsuenetako batekin. Obomsawin-ek Waban-Aki: People from Where the Sun Rises filmarekin aspaldi handian hasitako biribila itxi du. Kanehsatake: 270 Years of Resistance (1993), My Name Is Kahentiiosta (1995), Rocks at Whiskey Trench (2005) bezalako dokumentalekin Kanadako Lehen Nazioen bizitza kontatzen berrogei urte eman ondoren, hazi zen herrira itzuli da, bere jendearekin hitz egitera.

Kanada
Zuzendaritza: Alanis Obomsawin
Ekoizpena: Alanis Obomsawin / National Film Board of Canada (NFB)
Gidoia: Alanis Obomsawin
Argazkia: Philippe Amiguet
Musika: Francis Grandmont
Muntaketa: Alison Burns
Iraupena: 104 min.
Kontaktua: National Film Board of Canada (NFB)
Tf.: 1 800 26 77 710
www.nfb.ca

HIZKUNTZA MINORIZATUAK