Gipuzkoako Gerra Zibileko eta gerraosteko irudiek, oro har, tropa garaileen irabazi osteko harrokeria eta Francoren erregimeneko lehenengo urteetan eroso bizi zen gizarte-zati bat erakusten dute. Aldiz, askatasun-falta eta eskubide-ukapena, gerrak eragindako txirotasuna eta hondamena ezkutatu nahi zuten errealitatea osatzen zuten. Herrietan eta hirietan gizonak erreklutatu, atzitu edo fusilatu zituzten eta, aldiz, zaharrak, emakumeak eta umeak erail ez zituztenean, egoera bereziki zailetan bizirauten ikasi behar izan zuten.
Erakusketa honetako argazkiak 1936-1950 aldian izan ziren hartuak eta, horien bidez, beste aurpegi ilun eta ezezagunagoa agertu nahi dugu: Gipuzkoako etorkizuna tamalez baldintzatu zuen historia-gertaera honetako gogoz kontrako milaka protagonistarena.