Amnesty Internationalek ondu du argazki-erakusketa hau. Bertan, Shell petrolio-konpainia Niger ibaiaren deltan eragiten ari den ondorio hondagarriak salatzen da, Afrikako ingurune horretako biztanleen eta ingurumenaren kaltetan. Kutsadura-maila altua, praktika gaiztoak eta petrolio-enpresen ez-egitea, Gobernuaren utzikeria larria eta talde armatuen ekintzak dimentsio askotako krisi gero eta handiagoa eragiten ari dira Nigerreko deltan.