Musikariak: Eneko Larrañaga (kora, perkusioa, gitarra eta ahotsa), Antonio Lizana (saxoa, zeharkako flauta eta kantua), Iban Nikolai (didgeridooa, aho-harpa, perkusio txikia), Ander Sánchez (perkusioa)
Musika instrumentu desberdinen elkarraldia, inprobisazioa oinarri hartuta musika, elkarrizketa, estiloen bat egitea eta abar sortuz. Instrumentu akustikoekiko duten zaletasun bizia da euren ezaugarri nagusia; didgeridooa, kora, perkusio afrikarra, ahots-harpak, zeharkako flauta eta saxoa, batik bat. Euren musikak hainbat estilo hartzen ditu barnean: mandinga kulturaren erritmo tradizionaletatik hasi eta soinu freskoenetaraino; flamenko, jazz, funky, trance eta beste hainbat.
Ekar itzazu zure janaria eta edaria eta goza ezazu zure picnica bestelako musikaz ingurune ezin hobe batean.
Web: http://www.musikaparkean.com