Aurten ere, Zinemaldiak Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Ipuinak eta Margolanak lehiaketaren VII. edizioan parte hartu duten 4.000 haur eta gazteen ahalegina eskertu nahi du, bizikidetzari, errespetuari eta elkartasunari buruz egin dituzten hausnarketengatik. Igandean, apirilaren 10ean, festa berezi batean izango da sari banaketa Victoria Eugenia Antzokian.