ERAKUSKETA:
LAS 13 ROSAS Adriano Castoro
30 irudi ikusgai, Emilio Martínez-Lázaroren Las 13 rosas (2007) filma egin bitartean Adriano Castoro londrestar argazkilariak ateratakoen artean aukeratuak.
Hamahiru emakume errugabek pairatutako ankerraren eta bidegabekeriaren errealitatea agerrarazten duen filmaren espiritua jaso du Castorok. Gerrak txikitutako hiria, kartzeletako iluna, janzkera, argia, dekoratuak… bai eta traizioa, tortura eta inozentzia ere erakusten ditu argazkilariak, zeinak, dena prest dagoen eszenategietan, filmaren errodajearen deskribapen hutsera mugatu ez eta bere begirada pertsonala gehitzen asmatu baitu.
Erakusketaren osagarri, argazki historikoak ere badaude, hain zuzen Madrileko Erkidegoko Artxibo Erregionalean originalak gordetako Martín Santos Yubero Argazki Funtsaren baimenaz egindako erreprodukzioak. Irudietan, 1939ko Madril, hiriburuan Francoren tropen sarreraren eta Garaipenaren Desfilea delakoaren berri ematen duten argazkiak.