ERAKUSKETA:
TRATU TXARRIK GABEKO BIZITZAREN ALDE
Umore Grafikoaren Nazioarteko Erakustaldia
Zoritxarrez, matxismoaren indar eta babes soziala ez dago inondik inora erroiztua. Izan ere, gizarte esparru asko eta askotan oraindik oso nabarmena da. Alabaina, bizimodu pribatuaren esparruan, etxe zokoan pairatzen dute emakume askok matxismoaren adierazpenik ankerrena: menpeko zital bihurraraztea, tratu txarrak jasatea. Eguna joan eguna etorri, komunikabideek indarkeria kriminal honen berri plazaratzen dute.
Erakusketa honek nazioarteko umore grafikoaren ehun artista baino gehiago bildu ditu, bikotekidearengandik hainbeste emakumek tratu txar matxistaren biktima izateari uzteko oraindik bide luzea egin beharra dagoela gogorarazteko. Umorea indarkeriarik gabeko
indarra duen inteligentzia denez, helburu hau betetzea hiritar guztioi dagokigula esaten digute artistok beren lanekin.