ERAKUSKETA:
ELNAREN AMA-ETXEA Deserriaren sehaska 1939-1944
Bartzelona, eta Katalunia osoa, Francoren armadaren pean erori zenean, milaka katalanek Pirinioak zeharkatu zituzten deserri bidean. Generalitat de Catalunyako Direcciò General de la Memòria Democràticak Elnaren ama-etxea izenez bildu dituen argazkiak mugaz gaindiko elkartasun historiaren lekuko dira, errefuxiatu eremuen gabeziak berdintzeko maistra suitzar batek ama-etxe bat sorrarazi zuen eta.
Erakusketaren osagarri, El legado de la maternidad de Elna dokumentalaren emanaldia, zenbait mahai-inguru eta El setè camió: el tresor perdut de la República liburuaren aurkezpena ere izango dira.