MUSIKA:
JUM JUM
Jum Jum kideek bestelako kultura, bestelako kolorea, bestelako erritmoak dakartzate. Taldea musikari senegaldar eta sahararrek osatzen dute. Urgulleko Guardetxean Banda Bat Elkarteko kultura-aniztasun tailerretan entseguak egin izan dituzte eta taldeak ibilbide luzea dauka dagoeneko, bai kulturarteko emankizunetan, bai aldarrikapenak egiteko manifestazioetan. Djenbeen soinuak erritmoa kutsatu eta dantza egitera gonbidatzen du nornahi, adinaz, jatorriaz edo konfesioaz harago; izan ere, haien saio guztietan jai giroa izaten da nagusi.