LITERATURA:
Habíamos ganado la guerra liburuaren aurkezpena
Gerrek irabazleak eta galtzaileak izaten dituzte, Espainiako Gerra Zibilak ere bai. Oroimenezko liburu honetan, Esther Tusquets-ek, bere haurtzaro eta nerabezaroaren ariora, Francoren alde egin eta garaipenaren pribilegioak gozatu zituen burgesia katalanaren erretratua marrazten du. Zuzenean bizi izanaren kemenaz, Tusquets-ek klase sozial baten egunerokotasuna eta bilakabidea kontatzen digu, denboraren poderioz atzenduta geratutako profil eta kontraesanak biziberrituz.