Zinea eta giza eskubideen iv. Topaketak.
EMAKUMEA, DESERRIA, EDERTASUNA

ERAKUSKETA:
EMAKUMEA, DESERRIA, EDERTASUNA

ACNUR Errefuxiatuen Aldeko Nazio Batuen Komisionatu Nagusiak aurkezten dizkigun 53 argazki hauek, leiho baten gisara, errealitate bat zabaltzen digute, gerratik, gosetetik, epidemiatik edo jazarpenetik ihesi lekualdatu beharra daukaten pertsonen errealitatea, hain zuzen.

Errefuxiatu eremuetako bat-bateko kanpalekuetan, pozak eta itxaropenak bide egiten dute gabezien eta zailtasunen artean. Biziak uko egiten dio etsipenari. Maiz meritua emakumeengan dago, beraiek izan arren, haurrekin batera, behartutako deserriotako kaltetuenak. Amore ematen ez duen duintasuna erakusten digute argazki hauek: tragediaren erdian emakumeek badaukate guri zer irakatsia bizitzari buruz. Haien aurpegietan aurkitzen dugu gizakiaren onena eta ederrena.

ACNUR Euskal Batzordea
www.errefuxiatuak.info