KONTZERTUA:
DAM
DAM Palestinako lehen rap taldea da, eta haren musika Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko nahasketa aparta, Mendebaldeko hirietan sortutako hip hop-ari ekialdeko doinuak gehitu dizkiote eta. DAM-en letrak, nola ez, Israelen eta Palestinaren arteko gatazkak eraginda daude; bestelako gaiak ere jorratzen dituzte, ordea, hala nola droga, terrorismoa eta emakumeen eskubideak.
DAM 90eko urteen bukaeran sortu zen; Tamer Nafar-ek, anaia Suhell-ek eta Mahmoud Jreri-k osatzen dute. Hiruak Lod-en jaio eta haziak dira, arabiarrak eta judutarrak dituen hiri mistoan, Jerusalemetik 20 km-tara.