ERAKUSKETA:
MILURTEKOAREN ATEAK
2000 Milurtekoaren Adierazpena dela eta, Nazio Batuek Milurtekorako Garapen Helburuak izeneko zortzi helburu ezarri dituzte. Helburuok bideratzen duten proiektua handinahi samarra da, izan ere, munduko biztanleriaren zati handi baten bizimodua hobetu nahi du 2015. urterako. Helburuek, elkar loturik eta elkarren osagai, holakoak bilatzen dituzte, besteak beste: gosea eta muturreko txirotasuna erroiztea, generoen arteko berdintasuna bultzatzea, haur hilkortasun tasa murriztea, ingurumenaren iraunkortasuna bermatzea eta abar.
Milurtekoaren Ateak NBEren ekimenak zortzi Garapen Helburuak hiritarrenganaino hurbiltzea du xede. Alderdi Ederreko lorategian, alegia, hiriko espazio publiko inportanteenetako batean ezarririk, zortzi arkupe edo “atek” erakusketa bat osatzen dute, non Helburu bakoitzaren berri ematen den era argi, ulergarri eta erakargarrian.
Erakusketak sentiberatasuna areagotzea bilatzen du, horregatik osatzen da bisitaldi gidatuekin, bai Donostiako ikastetxeentzat, bai Milurtekoaren Helburuen kanpaina hobeto ezagutzen nahi duen ororentzat.
BISITA GIDATUAK
Bisita gidatuak programatu ditugu, Ateen artean ibilaldi bat egiteko, martxoaren 20tik 22a arte eta 28tik 30a arte, goizeko bederatzi eta erdietan, hamaiketan eta bostetan. Bai ikastetxeek bai edozein herritarrek parte har dezakete. Bisita-ordua eskatzeko, deitu 943 48 19 75 telefonora.
