Zinea eta giza eskubideen iv. Topaketak.
RUE 24, PHNOM PENH (KANPUTXEA)

ERAKUSKETA:
RUE 24, PHNOM PENH (KANPUTXEA)
Mikel Aristregi

Kanputxeako Erresumako Konstituzioaren 48. artikuluak hala dio: "Estatuak haurren eskubideak babestuko ditu, bereziki bizitzekoa, hezkuntzakoa, gerra gaian babestuak izatekoa, bai eta esplotazio sexual edo ekonomikotik babestekoa ere".

Mikel Aristregik (Hernani, 1975) 2004ko azaro eta 2005eko martxo bitarte egindako argazkien erakusketa aurkezten du. Global Humanitaria GKEk finantzatutako erakusketaren protagonistak Phnom Penh-eko kaleko umeak dira, ikusleari hirian jasaten dituzten lan baldintza eskasak helarazten dizkiotenak. Argazkilari gipuzkoar honek, lapurtutako haurtzaroa zuri-beltzean harrapatu eta bereganatuz, Kanputxeako hiriburuko kaleetan zehar miserian eta utzikerian alderrai dabiltzan umeen egunerokoa erretratatu du.

FNAC