Zinea eta giza eskubideen iv. Topaketak.
GIZA ESKUBIDEAK XAKEAN

ERAKUSKETA:
GIZA ESKUBIDEAK XAKEAN

Giza Eskubideak Xakean Ceinprok Giza Eskubideen Zinemaldiarekin egindako elkarlana da. Diseinu Grafikoaren Lanbide Heziketako Zentro honetako ikasleek beraiek egindako hiru dimentsiotako 35 argazkik osatutako erakusketa aurkezten digute.

Argazkiek Giza Eskubideen urraketa desberdinen aurrean gazteek daukaten ikuspegia islatzen dute. Salaketa soziala eta adierazpen artistikoa batzen dituen ariketa honek hiritarren partaidetza eta hausnarketa eragiteko asmoa du.

Artista bakoitzaren prozesu sortzaile eta kontzeptuala uneoro errespetatu da. Emaitza, bada, hiru dimentsiotako ibilbide poliedriko eta anitza, gure gazteriaren ikuspegiaren islatzat har daiteke, hizkera sortzaile eta grafikoa tresna gisa erabiliz intolerantzia, bortizkeria eta bidegabekeria soziala borrokatzen ditu eta.

Ceinpro