HAURREN IPUINAK
Haurren Ipuinakizenaren pean biltzen da Perun eta Guatemalan haurren lana filmatzeko proiektu dokumentala, Global Humanitariak antolatutako Lana ez da haurren kontua kanpainaren baitan kokatua. Marcelo Bumkin zuzendari argentinarraren lau filmek osatzen dute erakustaldia:
Mauris del Titicaca (10 min.). Familia bateko hiru ume arrantzalek lan egiten dute, bakarrik, Titicaca aintziran, bizibidea mauriren arrantzaz lortzen dutela.
Fuego de ángel(10 min.). Salcedo adreilu fabrikan, Peruko goi-lautadan, ehunka umek pezoak egiteari ekiten diote.
Bienvenidos a Poptún(10 min.). Guatemala iparraldeko hiri batean zapata garbitzaile sorta bati jasotako lekukotzak.
Ocote(6 min.). 11 eta 5 urteko bi anai nola edo hala moldatzen dira, hiriko saltokietan okote pinu mota salduta bizitzeko lain ozta-ozta atereaz.

