KONTZERTUA:
GARYAN ENSEMBLE
Garyan Ensemble musika kurduaren ordezkaririk jatorrena da; beste musiketan nekez aurkitzen da talde honek haize, hari eta perkusio tresnen artean lortutako dotorezia mailarik.
Garyan Ensembleko musikariak, birtuosoak denak, Sulaimanijakoak dira, hots, irakiar Kurdistango kulturaren hiriburukoak. Saddam Hussein erori zenez geroztik, Irak barneko Kurdistan aldeak autonomia zabala dauka, ia-ia independentea dela esan daiteke, eta horrek erakarri duen berpizkunde kulturalaren gailurra Sulaimanija hiria da.
Musika kurdua indar erritmiko handikoa da, bizi-bizia. Kantek, berriz, Kaukaso eta Iran arteko herrietan ohi bezala, bizitzaren plazer xaloak eta gerlarien egitandiak izaten dituzte aipagai.